Lege oharra
Wishlist 0

Lege oharra


Lege ohar honek (aurrerantzean "lege oharra") "WWW.DRADENDAK.COM" Interneteko atariaren (aurrerantzean, "webgunea") erabilera arautzen du. Webgunea DRADENDA, S.L.-rena da (helbidea: ERRIBERA 18 behea, ONDARROA, 48700, BIZKAIA; IFK: B95660007).


Legeria

Oro har, DRADENDA, S.L.-ren eta webgune honetako zerbitzu telematikoak erabiltzen dituztenen arteko harremanak Espainiako legediaren eta jurisdikzioaren menpe daude.

Alderdiek berariaz uko egiten diete legozkiekeen foruei, eta ONDARROAko Epaitegi eta Auzitegien eskumenaren menpe geratzen dira, honako kontratu-baldintza hauen interpretazioan edo gauzatzean sor daitekeen edozein gorabehera konpontzeko.


Edukia eta erabilera

Erabiltzaileak badaki, eta onartzen du, webgune honetan sartzeak ez dakarrela, inola ere, DRADENDA, S.L.-rekin merkataritza-harreman bat hastea.

Webgunearen titularrak ez du bere gain inolako erantzukizunik hartzen, kolaboratzaileek bertan adierazitako iritzien gainean. Enpresak eskubidea du aurretiazko oharrik gabe bere webgunean egoki derizkion aldaketak egiteko, eta, beraz, webgunearen bitartez ematen diren edukiak nahiz zerbitzuak aldatu, ezabatu edo erantsi egin ditzake, baita horien aurkezpena eta zerbitzarietako kokapena ere.


Jabetza intelektuala eta industriala

Webguneko edukiaren, diseinu grafikoaren eta kodeen jabetza industrialaren eta intelektualaren eskubide guztiak DRADENDA, S.L.-renak dira; beraz, debekatuta dago horiek erreproduzitzea, banatzea, publikoki komunikatzea, eraldatzea edo horien edukiekin ezer egitea, baita iturriak aipatzen direnean ere, salbu DRADENDA, S.L.-k idatziz horretarako baimena ematen duenean. Enpresaren webgunean agertzen diren markak, izen komertzialak eta edonolako zeinu bereizgarriak beren jabeenak dira eta legez babestuta daude.


Estekak (linkak)

DRADENDA, S.L.-ren webgunean ageri diren estekek (linkak) informazioa ematea baino ez dute helburu, eta ez dira hartu behar haietara joateko iradokizun, gonbidapen edo gomendiotzat.


Datuen konfidentzialtasuna eta babesa

2016ko apirilaren 27ko DBEOan xedatutakoarekin bat, DRADENDA, S.L.-k erabiltzaileari jakinarazten dio datu pertsonalen fitxategi automatizatu bat duela, DRADENDA, S.L.-k sortua berak erabiltzeko, bere ardurapean, eta horren xedea dela erabiltzailearekiko harremana mantentzea eta kudeatzea, bai eta informazioa ematea ere. Baldintza orokor hauek onartzen diren unean, DRADENDA, S.L.-k erabiltzailearen datu batzuk bildu behar ditu, zerbitzua emateko ezinbestekoak baitira.


Fitxategien eta formularioen erregistroa

Webgune honek ematen dituen zenbait zerbitzuetara sarbidea izateko, ezinbestekoa da erregistratzeko formularioa betetzea. Eskatzen diren datu pertsonalak ematen ez badira edo datuak babesteko politika hau onartzen ez bada, ezingo da datu pertsonalak eskatzen diren sustapenetan izena eman, erregistratu edo parte hartu.

2016ko apirilaren 27ko Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak xedatutakoarekin bat, adierazten dizugu erabiltzaile gisa erregistratzean zuri buruz jasotzen ditugun datu pertsonalak fitxategi batean gordeko direla, eta haren titularra DRADENDA, S.L. dela (IFK:B95660007; helbidea: ERRIBERA 18 behea, ONDARROA, 48700, BIZKAIA); era berean, jakinarazten dizugu enpresak ezarrita dituela ekainaren 11ko 1720/2007 Errege Dekretuan xedatzen diren segurtasun-neurriak.


Datuen zehaztasuna eta egiazkotasuna

Erabiltzailea da berak ematen dituen datuak zehatzak eta egiazkoak izatearen erantzule bakarra; DRADENDA, S.L.-k ez du horren gaineko erantzukizunik hartzen. Erabiltzaileek bermatzen dute emandako datu pertsonalak zehatzak eta egiazkoak direla eta indarrean dauedela, eta haiena da horren gaineko erantzukizuna, kasu guztietan, eta behar bezala eguneratuta mantentzeko konpromisoa ere hartzen dute. Erabiltzaileak erregistro- edo harpidetza-formularioan informazio osoa eta zuzena ematea onartzen du. DRADENDA, S.L.-k ez du bere gain hartzen berak sortu ez duen edo beste iturri batetik etorri den informazioaren egiazkotasuna, beraz ez du hartuko informazio horren erabilerak eragin lezakeen edozein kalteren erantzukizunik. DRADENDA, S.L.-k beretzat gordetzen du bere webgunean jasota dagoen informazioa eguneratzeko, aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, baita informaziorako sarbidea mugatu edo eragoztekoa ere. DRADENDA, S.L.-k ez du inolako erantzukizunik hartzen, kanpoko iturriek emandako informazioaren erabilerak eragindako oker, akats edo ez-aipatzeen ondorioz erabiltzaileak jasan ditzakeen kalte edo galeren gainean.


Cookieak

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Erabiltzailearen terminalean bertan ostatatutako informazio-fitxategi fisikoak dira cookieak, eta erabiltzaileari webgunean nabigatzen laguntzen diote. Edonola ere, erabiltzaileak nabigatzailea konfigura dezake, fitxategi horien instalazioa eragozteko.


Xedeak

DRADENDA, S.L.-ren xedea da erabiltzailearekiko harremana mantentzea eta kudeatzea, eta informazioa ematea.


Adingabeak

Zerbitzuren bat berariaz adingabeei zuzenduta badago, DRADENDA, S.L.-k horien guraso edo legezko ordezkarien baimena beharko du datu pertsonalak jasotzeko, edo, hala dagokionean, datuen trataera automatizatua onartzeko.


Datuak hirugarrenei lagatzea

DRADENDA, S.L.-k ez dizkie erabiltzaileen datuak hirugarrenei emango.


Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurka egiteko eskubidea nola gauzatu

Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko, mugatzeko, eramateko eta aurka egiteko eskubidea gauzatu ahal izango duzu, gurekin harremanetan jarriz, WWW.DRADENDAK.COM webgunean bertan edo postaz, DRADENDA, S.L., ERRIBERA 18 behea, ONDARROA, 48700, BIZKAIA helbidera idatzita, erreferentzia moduan DBEO jarriz. Eskubide horiek gauzatu ahal izateko, DRADENDA, S.L.-ri zure nortasuna egiaztatu beharko diozu, NANaren bidez edo legez onartua den beste agiri baten kopia bidalita. Edonola ere, webgunean bertan aldatu edo zuzendu ditzakezu zure erregistroko datuak, aurrez erabiltzaile-izenarekin eta pasahitzarekin identifikatuta.


Segurtasun-neurriak

DRADENDA, S.L.-k datu pertsonalen babeserako legez eskatzen diren segurtasun-mailak hartu ditu, eta ahaleginak egiten ditu bere esku dauden gainerako neurri eta baliabide teknikoak jartzeko, erabiltzaileak emandako datu pertsonalak gal ez daitezen, oker erabil ez daitezen, alda ez daitezen, baimenik gabe eskuratu ez daitezen edo lapurtu ez daitezen. DRADENDA, S.L.-k ez du erantzukizunik hartzen, sistema elektroniko honen funtzionamendu operatiboan gerta litezkeen interferentziek, ez-betetzeek, eteteek, birus informatikoek, telefono-matxurek edo deskonexioek sor ditzaketen kalte eta galeren gainean, baldin eta DRADENDA, S.L.-k kontrolatu ezinezko arrazoiek eragiten badituzte. Era berean, ez du erantzukizunik hartzen, sistema elektroniko hau erabiltzean sortutako atzerapen edo blokeoen gainean, baldin eta telefono-lineetako akatsek edo gainkargek edo Datuak Prozesatzeko Zentroetako gainkargek, Interneteko gainkargek nahiz bestelako sistema elektronikoetako gainkargek sortuak badira. Eta ez du bere gain hartzen hirugarrenek DRADENDA, S.L.-ren kontroletik kanpo egindako bidegabeko sarrerek eragin ditzaketen kalteen erantzukizuna ere. Edonola ere, erabiltzaileak jabetu behar du Interneteko segurtasun-neurriak ez direla gaindiezinak.


Onarpena eta baimena

Erabiltzaileak adierazten du datu pertsonalen baldintzen gaineko informazioa eman zaiola, eta onartzen eta baimentzen du DRADENDA, S.L.-k datu pertsonalen tratamendu automatizatua egin dezan, Datu Pertsonalen Babeserako Politika honetan aipatutako moduan eta xedeetarako. Webgunean eskaintzen diren zerbitzuetako batzuek baldintza bereziak izan ditzakete, eta datu pertsonalen babesari buruzko xedapen zehatzak ere bai.

Close
Click for more products.
No produts were found.

Settings

Create a free account to save loved items.

Sign in