Jarraibideak
Wishlist 0

JARRAIBIDEAK


DRADENDA, S.L.-ren webgunean erosketak egitea erraza, erosoa eta azkarra da..

Erosketa-prozesuan zalantzaren bat sortzen bazaizu, Bezeroen Arretarako Zerbitzua duzu laguntzeko prest:

Telefonoa: 944 650 367

E-maila: info@dradendak.com

Erosketak egiteko, beharrezkoa da bezero-kontua sortzea. Horrela, harremanetarako, bidalketa egiteko eta fakturatzeko beharrezkoak diren datuak izango ditugu. Kontua sortzeko, erregistratzeko formularioan zure datuak sartu behar dituzu, eta hurrengo erosketetarako gordeta egongo dira.

Erosketa egiten hasteko ez duzu erregistratu behar; sistemak berak eskatuko dizu, beharrezkoa denean.

Kontua sortzean, sistemak erabiltzaile-izena eta pasahitza emango dizkizu, eta horiek erabil ditzakezu gure webgunean hurrengo erosketak edo kontsultak egiteko. Horietakoren bat ahazten bazaizu, egin klik "Pasahitza ahaztu zait" botoian edo jarri gurekin harremanetan, eta lagunduko dizugu.

Hona hemen erosketa egiteko jarraibide zehatzak:


1. AUKERATU PRODUKTUA

Erosi nahi duzun produktua aukeratu behar duzu. Gero, sakatu "Erosi" botoia. Aukeratutako produktua erosketa-saskira gehituko da automatikoki (webgunearen goiko ertzean dago saskia), eta bertan produktu horren zenbat ale nahi dituzun zehaztu dezakezu. Egin gauza bera erosi nahi dituzun produktu guztiekin. Produktu guztiak saskian dituzunean, joan bertara (webgunearen eskuineko ertzean). Saskian zaudela produktu gehiago gehitu nahi badituzu, sakatu "jarraitu erosten", eta produktuak aukeratzen jarraitu ahal izango duzu. Nahi duzun zerbait aurkitzen ez baduzu, jakinarazi guri Bezeroen Arretarako Zerbitzuaren bidez, mesedez. Ahal dugun guztia egingo dugu zuri laguntzeko.


2. AUKERATU ORDAINKETA-MODUA

Eskaintzen dizkizugun ordainketa-moduetako bat aukeratu behar duzu.

Ikusi ordainketa-modu guztiak


3. BERRETSI ESKAERA

Erosketa-prozesua amaitutakoan, zuk emandako e-mail helbidera mezu bat bidaliko dugu, eskaeraren datu guztiekin. Mezua jasotzen ez baduzu, mesedez, jarri harremanetan gure Bezeroen Arretarako Zerbitzuarekin.

Transferentzia bidez ordaintzea aukeratu baduzu, gure kontu-korrontea ere helaraziko dizugu, ordainketa egin ahal izateko.

Erosketa bizkorrago martxan jartzeko, transferentzia egindakoan bidal ezazu ordainagiria posta elektroniko bidez Bezeroen Arretarako Zerbitzuari, mesedez. Mezu horretan jakinarazi, era berean, zure izen-abizenak eta eskaeraren erreferentzia-zenbakia (erosketa berresterakoan bidaliko dizugun e-mailean egongo da).

Eskatutako produkturen bat stockean ez badago, berehala jakinaraziko dizugu


NOLA EROSI. Dradendak.com-en erostea


Dradendak.com webgunean emakumezkoen eta gizonezkoen osagarrien denda dago, batetik, eta haurrentzako jostailu eta osagarriena, bestetik.

Behin erregistratzea nahikoa da bi dendetako produktuak erosteko. Bi dendetako produktuak saski berera joango dira, eta denak batera eros ditzakezu.

Produktuak errazago bilatzeko, kategoriatan bilatzea gomendatzen dugu: marka, prezioa edo produktu-mota. Gainera, aukera duzu produktuak prezioaren arabera ordenatzeko, merkeenetik garestienera edo alderantziz.

Produktu jakin bat aurkitu nahi baduzu, webgunearen goialdean dagoen bilatzailea erabil dezakezu, azkarrago bilatzeko.

Behin aukeratutako produktuak saskian dituzunean, sakatu saskiaren botoia eskaera egiten hasteko. Ez itxaron gehiegi! Produktu batzuk azkar agortzen dira, eta zuk saskian eduki arren, beste norbaitek eros ditzake zuk baino lehenago. Baliteke zuk aukeratutako produktuaren ale bakarra egotea stockean.

Aukeratu ea eskaera etxera bidaltzea nahi duzun, edo zeuk jasoko duzun denda batean. Ondoren, hautatu ordainketa-modua, eta berretsi ordainketa. Bai erraza!

Dradendak.com-en erosketak egiteko, erregistratuta egon behar duzu. Kontua sortzean, nahi baduzu, bidalketa- eta fakturazio-datuak gorde ditzakezu, hurrengo bisitan erosketak azkarrago egiteko.

Erosketa egin ondoren, begiratu posta elektronikoan; mezu bat bidaliko dizugu erosketaren datu guztiekin. Zalantzarik gelditzen bazaizu, galdetu lasai!

Close
Click for more products.
No produts were found.

Settings

Create a free account to save loved items.

Sign in